pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kultura arloko Ikastaroak 2023-2024
29
Abu
2023

Kultura arloko Ikastaroak 2023-2024

Izen emateak Kultur Etxeko harreran

Kultura arloko herriko hainbat eragilek ikasturte berrirako ikastaro eskaintza prest du eta iraila zein urrian martxan jarriko diren honako hauetarako izen ematea ondoren zehazten diren datetan egin ahal izango da Kultur Etxeko Harreran.

 

4tik 15era: EGUR TALLA IKASTARORAKO IZEN EMATEA:Irailaren 18an hasiko da 24 ordutako ikastaro hau. Saioak astelehenetan izango dira. Bi ordutegi izango dira aukeran,16:00-18:00 edo 18:00-20:00, biak arratsaldez. Txirbil elkarteak udalaren laguntzaz antolaturiko ekintza dugu honako hau. Ikastaroaren kostua 40€takoa izango da, eta hasten den egunean egin beharko da ordainketa.

 

11tik 29ra: ESKULANETAKO IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Urrian hasi eta ekainera bitartean eskainiko da, astearte edo ostegunetan 15:30etatik 18:00etara. Izen ematea Kultur Etxean. 35€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa.

 

11tik 29ra: PUNTU IKASTARORAKO IZEN EMATEA.  Ikasturte guztiko ikastaroa. Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 17:30etatik 19:30etara. Izen ematea Kultur Etxean. 35€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa.

 

11tik 29era: JOSTEKO LAN TXIKIEN IKASTAROA “Botoiak, barrenak hartu, kremailerak,…” Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da, bi ordutegirekin 14:30etatik 16:30etara eta 16:30etatik 18:30etara. Talde bakoitzean gehienez ere 5 ikasle. Izen ematea Kultur Etxean. 35€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa.

 

 

Baina ez dira ikastaro bakarrak izango.

Hala Arkatza Elkarteak irailaren 6an abiatuko du Marrazketa eta Pintura eskolen ikasturtea eta oraindik tokia badagoenez, izen ematea zabalik mantenduko da tokiak osatu arte.

4 eta 5, ASTELEHEN ETA ASTEARTEA: Sustraiak Dantza Taldean izen ematea egin ahal izango da taldearen egoitzan 17:00etatik 18:00etara. Gutxieneko adina 5 urte.

Iraila guztianKorosti Dantza taldean izena emateko aukera izango da: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.edo 688852624 telefonora deituz.

 

Udalak antolatu edo/eta diruz lagundutako ikasturte guztiko ikastaro eskaintza www.legazpi.eus weborrian Ikastaroak-Kultura atalean aurkituko duzue.

 

Albiste guztiak