Ikasturte berria hastearekin batera, datorren irailaren 1ean Nerabeentzako Zerbitzua martxan jarriko da berriro. Irailaren 1ean eta 6an hezitzaile-taldeak barne lana egingo du. Irailaren 7an eta 8an, oporren ondorengo hartu-emanetan murgilduko dira, nerabeekin gizarte-sareetan eta kalean esku hartuz. Agorreko Santikutzak pasa eta gero, irailaren 13an, Gazte-txokoa ohiko ordutegian irekiko da berriro, bai astegunetan baita asteburuetan ere.
11 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako zerbitzu sozio-hezitzaile honetan, gazteek aukera paregabea dute euskaraz modu aktiboan parte hartzeko, aisialdiaz gozatzeko eta lagunekin egoteko. Gainera, hezitzaileen bide-laguntzarekin, udal-baliabide honek nerabezaroaren garapen egokiena zaintzen du. Nerabeak dauden tokietan eskaintzen da zerbitzua, hau da, Gazte-txokoan, kalean eta sare sozialetan. Horrela, ondoren, ordutegia eta sare sozialak gogoratzen ditugu.
Ordutegia:
►Gazte-txokoan
- Asteazkena eta osteguna, 17:00-19:30
- Ostirala, taldeko esku hartzea 14:00-17:00
- Larunbata eta igandea, 17:00-20:00
►Sare sozialetan
- Asteazkena, 15:30-16:15
- Osteguna, 15:30-16:00
- Ostirala, 17:00-18:00
- Larunbata, 15:30-16:00
- Igandea, 16:00-16:30
►Kalean
- Asteazkena, 16:15-17:00
- Osteguna, 16:00-17:00
- Ostirala, 18:00-19:00
- Larunbata, 16:00-17:00
- Igandea, 16:30-17:00
Sare sozialak:
- WhatsApp: 634 466 838
- Facebook eta Instagram: nerabezerbitzua