Momentu honetan katakume bat udalaren babespean dago.
Udaletxeak, Laukatu elkartearekin batera adoptatzaile bila dabil, batez ere aterpetxera eramatea saihesteko.
Udaletxeak Laukatu elkartearekin daukan konbenioa kontutan izanik eta animalien aterpetxera eraman baino lehen katua jasoko duen familia bat bilatzen saiatzen da. Esan beharra dago, katuak entregatu aurretik, albaitariak ikusi eta tratatzen dituela, esterilizatu eta desparasitatuz. Familia hartzaileak bakarrik txertoak eta txipa ordaindu beharko luke.
Udaletxetik eta Lau katutik eskatzen da legazpiarrei kontutan izan dezaten katutxo hau familia baten beharrean dagoela lehen bait lehen.
Interesa duen edonork jar dadila harremanetan ondorengo helbideetan:
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
tel.:
Udalerritik bertatik, 092
Kanpotik, Udaltzaingoa: 943 10 96 62