Brinkolako San Agustin jaiak ospatu dira asteburu honetan eta gaur esaten diete herritarrek agur aurtengo festei. Aurrera eraman diren ekitaldien artean atzo goizean, Brinkolako ereserkiaren aurkezpena aurrera eraman zen, Jokin Matxinandiarenak sortua.
Ekitaldi ederra ospatu zuten Brinkolako auzokideek, Jokin Matxinandiarena bera eskusoinuan, Goiz Deia txistularien laguntzaz eta Amaia Aranguren dantzariarekin ere, bertaratutako herritar guztiek elkarrekin abestu zutelarik. “Maitasun handiz egindako ereserkia da. Orain dela urte batzuk proposatu zidaten eta azkenean gauzatu dugu ereserkia. Brinkolako ezaugarriak adierazten ditu honek eta espero dut bai Brinkolatarrak eta baita Legazpiar guztiek ere gustuko izatea”, aitortu zuen Matxinandiarenak.
Ikusi Brinkolako ereserkiaren letra