Munduko txapelduna bilakatu da Irene Paredes legazpiarra, Espainiako futbol selekzioarekin eta meritu honek behar duen erantzuna izango du, abenduan herrian egingo zaion omenaldiarekin. Laster hasiko da Liga eta Ireneren agenda ez da xumea. Hortaz, eta berarekin adostu ondoren, abendu bukaeran ekitaldi bat aurrera eramango da, Legazpiko Udalak antolatuta eta herriko Kirol Klub desberdinekin batera. Honekin Irene zoriontzeaz gain, Legazpiren izena munduan zehar zabaltzeagatik eta emakumezkoen eta euskal kirolaren erreferente izateagatik eskerrak emango dizkiogu.
Berriro ere, zorionak Irene!