pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Alerta laranja egun hauetan, muturreko tenperatura oso altuengatik
22
Abu
2023

Alerta laranja egun hauetan, muturreko tenperatura oso altuengatik

Osasun Sailak eta Osakidetzak hainbat gomendio luzatzen dizkiete herritarrei

Egun hauetan iragarrita dagoen beroa dela eta, tenperatura 38º baino altuagoa izan daiteke, aholku batzuk luzatu nahi zaizkie herritarrei.

Tenperatura 38ºC-tik gorakoa denean, garunak nekez erantzuten du; horregatik, oso garrantzitsua da eguzkitan luzaroan ez egotea, batez ere egunaren erdiko orduetan, deshidratazioa eragin baitezake eta digestio-etenak ere egon baitaitezke.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailetik adierazi dutenez egun hauetan Alerta Laranja iragarrita dago muturreko tenperatura oso altuengatik eta horrez gero, Osasun Sailak eta Osakidetzak  gomendio batzuk jarraitzea aholkatzen dute.

  • Edan ohi baino likido gehiago; batik bat, ura.
  • Ez itxaron egarri izan arte edateko.
  • Saihestu kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak.
  • Medikuak muga ezarri badio edan dezakezun likido-kopuruari edo diuretikoak eman badizkizu, egin kontsulta berari.
  • Hartu janari arinak (entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, frutak...).
  • Itxi leihoak eta jaitsi beroa jasotzen duten pertsianak.
  • Aprobetxatu bero txikiagoko uneak etxea aireztatzeko eta freskatzeko.
  • Erabili arropa egokia.Arropa zabala, arina eta kolore argikoa.
  • Oinetako eroso eta freskoa.
  • Oso bero bazara, dutxatu edo bainatu ur hotzarekin.
  • Babestu eguzkitik
  • Bero handieneko orduetan, ez atera kalera, beharrezkoa ez bada.
  • Atera behar baduzu, estali burua eta erabili betaurrekoak.
  • Saihestu eguzkia eta jarri itzaletan.
  • Ez egin jarduera fisiko bizirik eta luzerik bero handieneko orduetan.
  • EZ geratu inoiz eta ez utzi inoiz inor aparkatutako eta itxitako auto bateanitzaletan badago ere.
  • Zaindu pertsona ahulenak
  • Arreta berezia jarri umetxoei eta haurrei, adinekoei eta beroa eta hidrataziorik eza direla-eta larri daitezkeen gaixotasunak dituzten pertsonei, esaterako bihotzeko gaixotasunak dituztenei.
  • Adinekoek, batik bat bakarrik bizi direnek edo mendekoek, zailtasunak izan ditzakete babes-neurriak hartzeko; hortaz, senideren batek egunean behin bisitatu beharko lituzke gutxienez, edo, bestela, lagunen edo bizilagunen batek, edo gizarte-zerbitzuen laguntza eskatu.
  •  Utzi botikak toki fresko batean. Beroak horien osaera eta eragina honda dezake.

 

Larrialdi bat egonez gero 112 zenbakira deitu.

Albiste guztiak