Abuztuaren azken aurreko astean, abuztuaren 23tik 25era bitartean, herritarrek euren postontzietan jasoko dute udalak prestatu duen 2023-2024 ikasturteko ikastaroen gaineko eskuliburua, eta ikusgai egongo da herriko zerbitzu publikoetan ere.
Eskuliburuan jasotzen dira Udalak berak, herriko elkarteek udalaren eskariz edo/eta herriko elkarteek beren kabuz antolatu dituzten ikastaroak. Informazioa bost ataletan sailkatuta dago: Gizartea, Euskara, Kultura, Hezkuntza eta Kirola. Eskaintza handia da eta parte hartzera animatzen zaituztegu.
Hainbat ikastarotarako izen-ematea datozen egunetan egin beharko da; besteetarako berriz, plazak baldin badaude, urtean zehar egiteko aukera egongo da.