Bikuña kiroldegiko kantxaren zoruaren aldaketa lanak uztailaren 10ean hasi ziren, hauek bi astetan amaitutzat jo zirelarik. Ondoren, margoketa lanak hasi ziren eta hauek ere bukatu dira dagoeneko. Hortaz, azken ikutu batzuk falta badira ere, datorren astelehenetik aurrera Bikuña kiroldegiko kantxa erabilgarri egongo da.
Gogoratu ostirala arte, abuztuak 18, kiroldegia itxita dagoela; larunbatean zabalduko da.