Legazpiko familiek urriaren 10era arte eska ditzakete eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak. Eskaerak udaletxean egin daitezke Herritarrentzako Arreta Bulegoan (ordutegia, 7:30-15:00) edo Udaleko webguneko egoitza elektronikoan. Udalak dei berezia egiten du eskaerak Internet bidez egiteko (Tramite interesgarriak atalean sartuta).
Laguntza hauen helburua bikoitza da: familiei laguntzea seme-alabak eskolatzeak dakarren gastuan, eta tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea.
Gogorarazi nahi dugu laguntzak udalerriko dendetan erositako eskola-materialarentzako bakarrik direla. Ikastetxeen edo Legazpitik kanpoko denden fakturak ez dira kontuan hartuko. Ekipo informatikoak Gipuzkoako Lurralde Historikoko dendetan erosi ahal izango dira.
Ekipo informatikoak erosteko laguntzabi urtekoa izango da. Hau da, aurten ezingo dute ekipamendu informatikoak erosteko laguntzarik jaso aurreko urtean horretarako laguntza eskuratu zutenek. Eskolako materiala erosteko laguntzaurtero eskatu ahal izango da.
Laguntzen zenbatekoafamilia-errentaren arabera izango da. Hala, eskola-materiala erosteko laguntzak 70 eta 140 euro bitartekoak izan daitezke seme edo alaba bakoitzeko; eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak 100 eta 350 euro bitartekoak izango dirafamilia bakoitzeko.
Gogoratu 5-6 eta 17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoek edo tutoreek eska ditzaketela laguntza horiek, baldin eta Lehen Hezkuntzako 1.mailatik Batxilergora edo erdi-mailako Lanbide Heziketara bitartean matrikulatuta badaude eta Legazpiko helbide berean erroldatuta badaude.
Familia bakoitzak eskaera BAKARRA aurkeztuko du, eta bertan laguntza jasotzeko eskubidea duten familia-unitateko adingabe guztiak sartuko dira. Eskabide-ereduarekin batera, fakturak aurkeztu beharko dira eta urriaren 10era bitartean egindako erosketen fakturak onartuko dira.