pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Alerta laranja bihar, muturreko tenperatura oso altuengatik
08
Abu
2023

Alerta laranja bihar, muturreko tenperatura oso altuengatik

Osasun Sailak gomendio batzuk luzatzen dizkie herritarrei

 

Egun hauetan iragarrita dagoen beroa dela eta, tenperatura 38º baino altuagoa izandaiteke Euskalmet-ek esandakoaren arabera, aholku batzuk luzatu nahi zaizkie herritarrei.

 

Tenperatura 38ºC-tik gorakoa denean, garunak nekez erantzuten du; horregatik, oso garrantzitsua da eguzkitan luzaroan ez egotea, batez ere egunaren erdiko orduetan, deshidratazioa eragin baitezake eta digestio-etenak ere egon baitaitezke.

 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailetik adierazi dutenez, bihar asteazkena eguerdiko 12etatik 21:00etara Alerta Laranja iragarrita dago muturreko tenperatura oso altuengatik eta horrez gero, Osasun Sailetik Gomendio batzuk jarraitzea aholkatzen dute.

 

  • Ondo hidratatu! Ura eta likidoak edaten ditu maiz.
  • Jan elikagai arinak: entsaladak, gazpatxoa, barazkiak eta frutak.
  • Arropa lasaia, arina eta transpiratzen duena erabili.
  • Ez irten kalera eta jarduera fisiko handia egin bero handieneko orduetan.
  • Irteten bazara, eraman burua estalita eta bilatu itzala. itxi leihoak, eta jaitsi eguzkiak jotako leihoetako pertsianak; bero gutxieneko orduak baliatu etxea haizatu eta freskatzeko.
  • Etxea fresko eduki, pertsianak jaitsi eta leihoak itxi bero egiten duen orduetan.
  • Bero handia sentitzen baduzu, freskatu gorputza, aurpegia eta eskuak ur freskoarekin.
  • Eduki zure botikak leku fresko batean.
  • Arreta berezia eskaini haurtxoei, adingabeei, adinekoei, haurdun dauden emakumeei eta bularreko haurrei eta gaixotasun kronikoak dituztenei.
  • Bisitatu zure adineko pertsonak, bereziki bakarrik bizi badira.
  • Ez utzi inoiz pertsona edo animalia bat aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu batean, itzalpean egon arren.
  • Ordubete baino gehiago irauten duten eta beroarekin lotuta dauden sintomen aurrean, osasun-arreta bilatu eta leku fresko batean egon.
  • Norbait konorterik gabe badago eta botaka egiten badu, buruari eragin eta airebideak libre eduki.

Larrialdi bat egonez gero 112 zenbakira deitu.

Albiste guztiak