Aurten ere iritsi da Artzain eguna jai giroan ospatzeko urteroko hitzordua eta horretarako latxa ardia, Idiazabal gazta eta artzain txakurraren inguruko egitarau oparoa antolatu dugu:
goizean zehar, Gipuzkoako Artzain Gaztaren 39. Lehiaketa, gazta eta sagardo dastaketa, artisauak, gaztagintza tailerra, ardi mozketaren erakustaldia, ardi erakusketa eta ardi okelaren lehiaketa izango dira besteak beste.
Edizio honetan Joxe Mari eta Benjamin Altxu Almandoz, Ameriketako artzainak, omentzeaz gain, artzain munduaren alde hainbeste lan egin duten bi legazpiar ere omenduko ditugu: Erreizabal Baserriko Juan Jose Aranguren eta Arantxa Segurola.
Herri bazkariaren ostean, arratsaldean, Gipuzkoako 54. Artzain Txakur Txapelketa egingo da Urtatzako zelaian.
Geurea den ondare guzti hau, ezagutu, dastatu eta bizi nahi baduzu, zatoz igandean Gipuzkoako Artzain egunera!
Ondorengo web gunean, egitaraua eta promozio bideoa ikus daiteke:
www.gipuzkoakoartzaineguna.eus
ZER EGIN ERASO MATXISTA BATEN AURREAN?