Bikuña kiroldegia abuztuaren 14, 15, 16, 17 eta 18an jendearentzat itxita egongo da.
Egun horietan Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak ezarritakoa betez Legionellaren aurkako tratamendua egingo da kiroldegi osoan eta igerileku txikia hustu, garbitu eta desinfektatu egingo da.
Zumarragako Udalarekin dugun hitzarmena dela medio, gogoratu urte osoan zehar Legazpiko kiroldegiko txartelarekin bertako instalazioak ditugula ere erabilgarri.
Bestetik, Bikuña Kiroldegia Mugiment proiektuari atxikituta dago eta honen baitan Euskadiko 80 bat kirol instalakuntza desberdin erabiltzeko aukera dute Legazpiko bazkideek.
Informazio guztia ezagutu eta Mugiment txartela eskuratzeko https://kiroltxartela.eus/eu