pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Uztaileko asmakizunaren erantzuna: goseak
03
Abu
2023

Uztaileko asmakizunaren erantzuna: goseak

Hilabete honetako esaerak honela dio: Nagusi askoren astoa goseak hil

NAGUSI ASKOREN ASTOA GOSEAK HIL.

 

Esaerak esan nahi duena zera da, arrazoiak arrazoi inork ez duela hartu behar bezala astoaren arduratu, nahiz eta hark nagusi asko izan. Batek uste zuen besteak emango ziola jaten astoari, eta gainontzeko nagusiek ere uste bera zuten: norbait arduratuko zela astoari jaten emateaz. Baina, azkenean, ez du inork hartu bere gain ardura hori eta astoa goseak hil! Gaztelaniak ere badu parekorik: el uno por el otro la casa sin barrer.

 

Ane Belokik abestutako bertsoan ere antzeko egoera deskribatu digu. Kuadrillan erositako karabana itzelari astoari gertatutakoa gertatuko zaiola. Nagusi asko daudenez, inork ez duela konpontzeko ardurarik hartuko, guztiek uste baitute besteren batek egingo duela norberak egin beharrekoa. Horixe izaten zerbaiten jabetza partekatzearen arazoetako bat….

 

Bestalde, POTOA zer den azaldu digu Anek. Esanahi bera duen oin bat behin baino gehiagotan errepikatzea da. Gogoratu oina errima daraman hitza dela. Esanahi bera eta hitz bera bada, orduan, POTO izaten da. Aldiz, hitz polisemikoa bada, hau da, berdin idatzi eta berdin ahoskatu arren, esanahi ezberdina duten hitzak badira, horiek ez dira Poto izaten. POTOA akats larria da bertsolaritzan.

 

 

 

Albiste guztiak