Taberna zerbitzua itxita egongo den arren, Gizarte Zentroa zabalik egongo da abuztuko arratsaldetan, bertako instalazioak eta komunak erabilgarri egongo direlarik.
Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17:00etatik 20:30ak bitartean bertaratu daitezke erabiltzaileak.
Asko dira egunero bertan elkartzen direnak eta zerbitzu hau mantentzea garrantzitsua dela ikusi da Udaletik.