Agorreko Santikutz jaiak irailaren 8,9 eta 10ean izango dira aurtengoan, eta ohi bezala larunbatean, irailaren 9ean, 11:00etatik aurrera egingo da Sukaldari lehiaketaren 39. edizioa.
Lehiaketan herriko elkarte, talde edo lagun bikoteek parte har dezakete, eta izen ematea abuztuaren 31a baino lehen egin beharko da Udaletxeko Harrera Zerbitzuan.
Izen-emandakoen artean erabakiko da zein plater prestatuko dugun aurtengoan, abuztuaren 31n, osteguna, 18:00etan Kultur Etxean egingo den bileran.