Aurten, eguraldia oso ona izan ez dugun arren, ekintza ugariez gozatzeko aukera izan dute Uztalai udaleku irekietan parte hartu duten 264 haurrek, eta gaur, agur esan diete aurtengo udalekuei.
Orain balorazioa egiteko ordua iritsi da. Begiraleek eta haurrek beren balorazioa egin dute dagoeneko. Bestetik, familia guztiei ere galdetegi bat bidali diegu, jarduera balora dezaten. Ondoren, irailean, Udalak balorazio horiek ikusiko ditu eta jasotako proposamenak/ekarpenak aztertuko ditu, datorren urtera begira uztailean eskainitako aisialdi eskaintza hobetzeko.
Esan bezala, guztira 264 haurrek hartu dute parte 23 haur-taldetan banatuta. Udalak, guztira, 25 pertsona kontratatu ditu udaleku irekiak gauzatzeko: 24 begirale eta zuzendaria.
Aisialdi jarduera hau gauzatzeko 31.800,00 € inguru erabili ditu Udalak.
Orain, gozatu merezitako oporraz!
Oharra: udalekuen Web gunean ikusgai duzue aurtengo argazki-sorta bat
https://udalekuak.legazpi.eus/