“Nik patrika digitala” aplikazioa ezagutu eta Legazpiko kiroldegira ekartzeko pausoekin hasi ziren Bikuñan, gaur egun martxan egonda, kiroldegira sarbidea mugikorrarekin egiteko aukera ematen digularik.
“Nik patrika digitala” Eusko Jaurlaritzak garatutako aplikazioa da, herritarrekin datuak modu seguruan trukatzen dituena. Datuak gailuan daude enkriptatuta, eta pertsonari buruzko informazio espezifikoa ematen duten egiaztapen-agiriak dira, fisikoki zein digitalki aurkez daitezkeenak.
Kredentzial horien adibide dira osasun-txartel indibiduala, gazte txartela, kiroldegiko txartela eta abar.
Proiektua martxan dago dagoeneko eta Legazpiko kirol instalakuntzetara sartzeko aukera ematen du. Aplikazioa berria da eta momentuz Legazpi, Santurtzi eta Donostiako Udalek soilik erabiltzen dute. Aplikazioa eskuragarri dago Play Store eta App Store-n. Argibide gehiago jaso nahi izanez gero kiroldegira gerturatu.