pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udal antolaketa legealdi honetarako
19
Uzt
2023

Udal antolaketa legealdi honetarako

Udal gobernu talde berria izendatu berri da, honekin batera batzorde eta organoetako ordezkariak hautatuak izan direlarik

Orain arte egin izan den bezala, antolakuntza hiru batzordetan banatuko da: Antolaketarako Batzordea, Lurraldeko Batzordea eta Herritartasuneko batzordea.

 

Horrela, Antolaketarako Batzorde orokorraren batzordeburua Amaia Aizpurua izango da, barne antolaketa eta Ekonomia eta Ogasuna ere bere kargu egongo direlarik; Langileak eta kontratazioak Eric Gálvez-en esku egongo dira; eta Herritarren arreta eta komunikazioa Miryam Galileak eramango ditu.

Lurraldeko batzorde orokorraren batzordeburua Eric Gálvez izango da, Hirigintza eta etxebizitza bere kargu egongo direlarik; Josu Galileak Herritarren segurtasuna, babes zibila eta mugikortasuna eramango ditu; Edurne Matiasek Nekazaritza; eta azkenik, garraio publikoa eta Herriaren garapen iraunkorra eta trantsizio energetikoa, Óscar Valbuenaren esku egongo dira.

Herritartasuneko batzordeburua Óscar Valbuena izango da. Bertan Gizartekintza, berdintasuna eta lankidetza Jesús Santurdek eramango ditu, Haurtzaroa, Nerabezaroa eta Gazteriarekin batera; Kultura eta Jaiak Miryam Galileak kudeatuko ditu; Euskara eta Euskaltegia, eta Hezkuntza, Edurne Matiasen esku egongo dira; Kirolak Josu Galileak eramango ditu, eta Industria, Merkataritza eta Turismoa Amaia Aizpuruak.

Bestetik, organoetako ordezkariak ere izandatu dira. Horrela, Urola Garaia Mankomunitatean Eric Galvez eta Edurne Gonzalez izango ditugu ordezkari gisa; Sasietako ordezkariak Eric Gálvez eta Óscar Valbuena (Miryam Galilea eta Jesus Santurde ordezkoak) izango dira; Gipuzkoako Ur Kontsortzioko eskuordea Óscar Valbuena izango da; Haurreskolak Partzuergoan Edurne Matias izango da ordezkaria; Urola Garaiko Industrialdean Oscar Valbuena  izango da ordezkaria; Zubillaga Hiltegian Edurne Matias egongo da; Lenbur Fundazioaren Patronatuko ordezkariak Eric Gálvez, Edurne González eta Óscar Valbuena izango dira; Aizkorri-Aratz parke naturala patronatuan Edurne Matias egongo da eskuordetzan eta Artzain Munduan ere Matias izango dugu.

Dedikazioei dagokienez, Eudelek legazpirentzat 3 dedikazio esklusibo aurreikusten ditu. Aurreko legealdian udal gobernuak bi dedikazio esklusibo zituen, alkatearena %100 eta zinegotzi batena %100. Legealdi honetan dedikazio bakarra egongo da, alkatearena %90, eta honek soldataren %10 jeitsiera suposatzen du; zinegotzien kasuan ez dira dedikazio esklusiborik egongo eta bai hiru partizal (legeak ez du mugarik jartzen dedikazio partzelei dagokienez, %75 baino txikiagoak direnean) eta hauek Miryam Galilea eta Edurne Matiasenak %75 eta Jesús Santurderenak %70 dira. Oposizioaren kasuan Edurne Gonzálezek izango du dedikazio partziala, aurreko legealdia %50 izanda, oraingoan %75 izanik, Eudelek aurreikusten duen bezala.

Albiste guztiak