Badira 25 urte Bikuña kiroldegiko kantxaren zorua jarri zela eta hainbeste urte igaro ondoren kantxako zoruak bere onenak emanda zegoela ikusita, berria jartzeko prozesua abian jarri zen.
Maiatzaren 22an hasi zen esleipen prozesua eta guztira zazpi enpresa aurkeztu ziren lehiaketara; aurkeztutako proposamenak, txostenak eta dokumentuak aztertu ondoren ekainaren 23an MONDO ibérica S.A.U. espresari esleitu zitzaion kontratua, aurreko kantxa jarri eta 25 urte iraun duen berdina alegia.
Zoruaren kolorearen hautaketa saskibaloi eta eskubaloi klubekin batera egin da.
Esleipena guztira, BEZa barne, 61.604,72 eurotan egin da eta lanek bi asteko iraupena izango dute, esan bezala.