Aztiri Bat elkartearen eskutik etorriko zaizkigu aurtengoan ere, Gabiria eta Legazpiko Udalen babesean.
Uztailaren 14ean ostiralean hasi eta uztailaren 18an, asteartean, Santa Marina egunean meza nagusia eta ondorengo mokadutxoarekin amaituko dira.
Hona egitaraua:
UZTAILAK 14 OSTIRALA
19:00 EZKIL JOALDIA ETA ETXAFLEROEN JAURTIKETA, JAIEN HASIERA ADIERAZTEKO
19:00 BOLA ETA TOKA LEHIAKETA AUZOTARRENTZAT. IZEN EMATEA 20:00 AK AURRETIK
21:00 AUZO AFARIA AZTIRIA ERRETEGIAN
23:00 JOSU ZUBIAREKIN KANTAK GOIZALDERARTE
UZTAILAK 15 LARUNBATA
11:00 AUZOTARRAK OTAÑORA MENDI IRTEERA
13:00 POTEO HERRIKOIA
18:00 AZTIRIKO XXVI. PATATA TORTILA LEHIAKETA. ONDOREN PINTXO ETA ARDO BANAKETA ANSORREGI ETA LARRAÑAGA TRIKITILARIEK ALAITUTA.
21:00 BERTSO AFARIA AZTIRI BAT ELKARTEAN. ARATZ IGARTZABAL, ENEKO ARAIZTEGI ETA ANE BELOKIREKIN. ONDOREN ERROMERIA GOIZALDERARTE
UZTAILAK 16 IGANDEA
10:00 GOIZ ERESIA GABIRIKO TXISTULARIEKIN
10:30 AZTIRIKO XVII. MENDI LASTERKETA
11:00 MEZA NAGUSIA
12:30 AUZOKO NAGUSIARI OMENALDIA
12:45 MENDI LASTERKETAKO SARI BANAKETA ELUSTONDO ANAI-ARREBAKIN
13:00 GORUNTZ DANTZA TALDEAREN OMENALDIA
18:30 HERRI KIROLAK PLAZAN, LAKIOLATARREN DESAFIOA AIZKORAN ETA BERTAKO GAZTEAK LAGUNDUTA
18:30 PROBINTZI MAILAKO BOLA LEHIAKETA TRIKITILARIEK ILNTZERARTE JARRAITUKO DUTE
UZTAILAK 18 ASTEARTEA
11:00 MEZA NAGUSIA, ONDOREN HAMAIKETAKOA AUZOKO MUSIKARIEK ALAITUTA.
Azken urteetan bezala Junetorri autobus zerbitzua egongo da, larunbatean, uztailak 15, arratsaldean eta igandean, uztailaren 16an goiz eta arratsaldez.
Hona ordutegia:
Larunbat eta igandean arratsaldez:
URTATZA 17:30 - 19:00 - 20:30
AZTIRI 18:15 - 19:45 - 21:15
Igande goizean
URTATZA 10:30 – 12:00 – 13:15
AZTIRI 11:15 – 12:30 – 14:00