Datorren astelehenean, uztailak 3, goizeko 9:30ean emango zaie hasiera aurtengo udalekuei. Haurrak, mailaren arabera dagokien elkargunera joango dira:
- HH-2 (2020an jaiotakoak), Laubideko hexagonoan (Domingo Agirre eskola)
- HH-3 (2019an jaiotakoak), Haztegi ikastolako eraikin nagusian
- HH-4 (2018an jaiotakoak), ikastolako jolastokian, Agirre-etxeberri parkearen parean
- HH-5 (2017an jaiotakoak), ikastolako jolastokian, Agirre-etxeberri parkearen parean
- LH1-LH2, (2016 eta 2015ean jaiotakoak), Azokan
- LH3-LH4, (2014 eta 2013an jaiotakoak), Euskal Herria plazan
Ordutegia: 9:30etik 12:30era.
Guztira 260 haurrek hartuko dute parte 23 haur-taldetan banatuta. Udalak, guztira, 25 pertsona kontratatu ditu aisialdi eskaintzarako, 24 begirale eta zuzendaria.
Begiraleak, ekainaren 16an eta 30ean, bi egunez elkartu dira eta egitarau desberdinak prestatu dituzte. Horien berri udalekuen gaineko Web orri berrian ematen joango dira, ikastaroak aurrera egin ahala.
Informazio gehiago: https://udalekuak.legazpi.eus