Legazpiar guztiak sentsibilizatzeko eta sexu-aniztasuna aldarrikatzeko xedearekin, ekainaren 28an, LGTBIQ+ pertsonen askapenerako nazioarteko egunean, udalak disko-festa bat antolatu du Mikeltxi DJarekin, 22:00etatik 24:00etara, Latxartegi parkean.
Musikaz gain, ostadarraren koloreekin egindako eskumuturrekoakere eskainiko dira. Zeregin horretaz Nerabeentzako Zerbitzuko gazteak arduratu dira.
Aste osoan zehar ...udaletxeko fatxada ostadarraren kolorez argituko da eta “Legazpin, SEXU ASKAPENAREN ALDE!” leloa duten banderak honako bost udal eraikinetan jarriko dira: udaleko balkoi nagusian, kiroldegian, Kultur Etxean, Gizarte-zentroan eta Euskaltegian. Bandera horiek iaz egin ziren, Garagune eta Haztegi ikastolaren arteko elkarlanari esker. Eraikin horietan eskumuturrekoak ere banatuko dira.
Lerro hauetatik, Gizarte Ekintza, Gazteria eta Hezkuntzako udal-zerbitzuetatik bultzatutako ekimen hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu, LGTBIQ+ kolektiboari babesa eskainiz, eta, bizikidetza, errespetua, aniztasuna eta giza eskubideak sustatuz.
HURBIL ZAITEZTE!!