pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kalean da Biblioporrak gida
26
Eka
2023

Kalean da Biblioporrak gida

Udarako liburu, disko eta filmen gomendioak biltzen ditu

 

Dagoeneko eskuragarri dago Legazpiko liburutegiak, Aretxabaletako, Aramaioko, Arrasateko, Bergarako, Eskoriatzako eta Oñatiko liburutegiekin elkarlanean egindako "Biblioporrak 2023" irakurketa gida.

Irakurketa gida honek hainbat adinetarako egokiak izan daitezkeen liburuak, diskoak eta filmak gomendatzen ditu. Euskarazko nahiz gaztelaniazko liburuak dira, adinaren arabera horrela sailkatuta: 0 urtetik aurrerako haurrentzat, 5 urtetik aurrerako haurrentzat, 8 urtetik aurrerako haurrentzat, gazteak eta helduak. Gainera, 5 musika disko eta 5 film gomendatzen ditu.

Liburutegian bertan eskura daiteke "Biblioporrak 2023" gida eta gainera, ikastetxeetan ere banatuko dira aleak.

Gidak proposatzen dituen izenburuetatik, hauek dira liburutegian eskuragarri daudenak.

Bota begirada bat gidari hemen.

 

Edo deskargatu hemen (PDF, 1 MB) 

 

 

Albiste guztiak