Interneteko bilatzaileak, sare sozialak, zibersegurtasuna, online kudeaketak… Digitalizazioa egunerokotasunaren parte da. Horregatik, publiko guztientzat pentsatutako esperientzia honek baliabide eta orientazio ugari eskaintzen dizkie erabiltzaileei beren gaitasun digitalak erraz garatzeko. Jarduerak erabat doakoak dira eta 30-40 minutu inguruko iraupena dute.
Esperientzia erabat pertsonalizatua da eta erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokitzen da. Hori dela eta, bisitaria autodiagnostikoko test bati aurre egiten hasiko da. Test horri esker, bere ezagutza digitalaren maila ezagutu ahal izango du, eta, ondoren, era askotako eta maila guztietako jokoak eta jarduerak gainditu ahal izango ditu: Interneten bilaketa optimoa egiten ikastetik hasi, eta, besteak beste, Internet bidezko “fake news” direlakoetatik ihes egin, zure sare sozialen erabilera optimizatu edo zure identitate digitala kudeatu. Gainera, autobusak ihes-gela bat izango du, eta, bertan, erabiltzaileek ikasitakoa praktikan jarri beharko dute jokoa konpondu eta aretotik irtetea lortu nahi badute.
Autobusak geldialdia egingo du Legazpiko Euskal Herri plazan ekainak 24, 26 eta 27an 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Zure zain egongo gara!