Urteko egunik berezienetakoak gainean ditugu,
eta ohiko ekitaldiek ez dute hutsik egingo aurtengoan ere.
Ekainaren 23an, ostirala, San Joan bezpera
18:30: Armen Alardea abiatuko da Laubide kaletik.
22:30: San Joan sua piztuko da dantza eta musika lagun. Ondoren Erromeria.
Ekainaren 24an, larunbata, San Joan eguna
22:00: San Joan erronda Alaitasuna Errondailarekin. Santikutz Abesbatzako kideen laguntza izango dute gainera.
Ekainaren 25ean, igandea
12:30ean: Legazpi Musika Bandaren Udako kontzertua. 12:30ean Agirre-Etxeberri parkean. (Eguraldi txarrarekin Latxartegi Aretoan)
Eta ekainaren 24 eta 25ean ospatuko dituzte Telleriarten San Joan jaiak.