pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Nerabeentzako zerbitzuaren udako eskaintza
15
Eka
2023

Nerabeentzako zerbitzuaren udako eskaintza

Izen emate bakarra: ekainak 16, ostirala 14:30etik 19:00etara, Gazte-txokoan

 

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan prest dute aurtengo udako eskaintza, ekainaren 21etik uztailaren 22ra. Horretarako, nerabeek maiatzaren 19ko asanbladan, Gazte-txokoaren adierazpen-txokoan eta sare sozialen bidez egindako proposamenak hartu dira kontuan.

 

Izena emateko hitzordu bakarra dago: ekainak 16, ostirala, 14:30etik 19:00etara Gazte-txokoan. Horretarako gurasoen baimena eta dirua eraman beharko da.

 

Jarduerak asteazken, ostegun eta ostiraletan izango dira.

 

Batzuk herritik kanpo izango dira. Adibidez, ekainaren 23an Olaberriako Kartingera joango dira, ekainaren 29an Hernaniko igerilekura, uztailaren 6an egun pasa Donostiako hondartzara eta uztailaren 12an Donostiako Ihes-gelara (Escape Room-era).

 

Beste batzuk herrian, baina Gazte-txokoko lau paretatik kanpo. Adibidez, ekainaren 30a Nerabeentzako Zerbitzuaren eguna izango da eta kalean ekintza bat egingo dute. Uztailaren 13an arratsaldean, hezitzaileen taldea nerabeak dauden lekuetara gerturatuko da, Brinkolako errekara. Eta uztailaren 14an, kaleko ekintza bat garatuko da Hegialde auzoan.

 

Gazte-txokoan garatuko dituzten ekintza batzuk itxiak izango dira, hau da, nerabe-talde zehatz bati zuzendutakoak, adibidez ekainak 21ekoa eta 28koa. Talde horiekin kalean egingo diren jarduerak landuko dira.

 

Beste batzuk, irekiak izango dira. Horrela, ekainaren 22an, oporrei ongietorria emango diete eta bazkari bat egingo dute, aldez aurretik izena ematen dutenekin. Uztailaren 5ean eta 7an paretak apaindu eta margotuko dituzte. Eta uztailaren 19an kamiseta tindatzen arituko dira eta, azken eguna izanik, parte hartzaileekin agur-bazkaria egingo dute.

 

Uztailaren 21ean eta 22an, hezitzaile taldea barne-lanetan arituko da, ikasturteko ebaluaketa ixten eta hurrengo bi ikasturterako plangintza prestatzen. Irailaren 1ean berriz, bueltan izango da, 12-18 urte bitarteko nerabeekin kalean, gizarte sareetan eta Gazte-txokoan esku-hartzeko prest.

 

Hona hemen prestatutako udako eskaintza

Albiste guztiak