pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Osasun Sailak eta Osakidetzak 2023ko bero-plana aktibatu dute
13
Eka
2023

Osasun Sailak eta Osakidetzak 2023ko bero-plana aktibatu dute

Tenperatura altuek biztanleen osasunean dituzten ondorioak prebenitzeko

 

Tenperatura altuek osasunerako dituzten arrisku nagusiak honako hauek dira: deshidratazioa, izerdiaren ondorioz ura eta elektrolitoak gehiegi galtzearen ondorioz gertatzen dena, eta intsolazioa edo bero-kolpea, gorputzaren termorregulazio-sistemak huts egitearen ondorioz pertsona tenperaturaren bat-bateko igoerara egokitzea zailtzen duena.

 

Deshidratazioa saihesteko prebentzio-neurriak:

  • Ura eta likidoak maiz edan, egarri izan arte itxaron gabe.
  • Ez edan kafeina, alkohol edo azukredun edaririk.
  • Entsalada, barazki eta fruten kontsumoa handitu.
  • Saihestu janari koipetsuak eta ugariegiak.

Aire zabaleko berotik babesteko prebentzio-neurriak:

  • Eguerdiko orduetan eguzkitan egotea saihestu.
  • Babestu eguzkitik kapela, eguzkitako betaurrekoak eta eguzki-krema jarrita.
  • Erabili arropa arina, zabala eta izerditzen uzten duena.
  • Ez egin jarduera fisiko intentsurik bero handieneko orduetan.

Barrualdean berotik babesteko prebentzio-neurriak:

  • Aprobetxatu bero gutxien egiten duten uneak etxea aireztatzeko eta freskatzeko.
  • Ez erabili beroa sortzen duten makinak eta aparatuak.
  • Erabili haizagailuak.
  • Freskatu gorputza ur freskoarekin, batez ere aurpegia eta eskuak.

 Pertsona ahulenak zaindu

  • Bereziki haur eta adin txikikoak, haurdun dauden emakumeak, bularreko haurrak eta adinekoak.
  • INOIZ EZ da inor geratu behar aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu batean.
  • Bakarrik bizi diren adinekoak gutxienez egunean behin bisitatu.

Larrialdiren bat izanez gero, deitu 112 telefono-zenbakira.

 

Esteka honetan, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Bero-plana ikus daiteke:

 

BERO-PLANA

 

Albiste guztiak