Fortuna kirol-klubak 81. mendi-ibilaldi arautua antolatu du datorren iganderako.
Ekimen hau 1941ean jarri zen martxan, mendiarekiko zaletasuna piztuko duten mendi-ibilbide erakargarriak egiteko eta euskal mendien inguruko lekuak eta ibilbideak zabaltzeko.
42 km-ko ibilbide luzea edo 22 km-ko ibilbide laburra egin ahal izango da:
1. 42 km-ko ibilbide luzea, 1.700 metroko desnibel positiboarekin, 6.40ean irtengo da Ilarduiatik, eta, honako lekuetatik igaroko da: Allarte, Oltza (1. kontrola), Urbia, Gomistegi (2. kontrola), Aloña, Jarondo, Udana (3. kontrola, 15:45ean itxiko dena), Lizarmendi eta Legazpi (Euskal herria plaza). 10 orduko iraupena izango du, gutxi gorabehera.
2. 22 km-ko ibilbide laburrak 830 metroko desnibel positiboa izango du eta Arantzazutik abiatuko da 9:30ean. Leku hauetatik igaroko da: Gomistegi (1. kontrola), Aloña, Jarondo, Udana (2. kontrola, 15:45ean itxiko dena), Lizarmendi eta Legazpi (Euskal Herria plaza). 5,5 orduko iraupena izango du, gutxi gorabehera.
Ibilbidearen zati handi bat Aizkorri-Aratz Parke Naturaletik igarotzen da; beraz, mendiari eta naturari zor zaien errespetuagatik, ontziak eta hondakinak gorde egin behar dira, eta iristean bota, edo hobeto, etxera bueltan eraman.
Igarotze-kontroletan edaria eta oinarrizko elikagaiak emango dira.
Larrialdi kasuetarako hauxe da antolatzaileen telefono-zenbakia: 689 234367.
Izen-ematea eta informazioa: www.cdfortunake.com