Legazpiko Udalak, urte hasieran, 2023ko ekitaldirako udal zergen egutegi fiskala onartu zuen (www.legazpi.eus).
Egutegi horretan sartuta dago Hiri-ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ), askotan hiri-Kontribuzio gisa ezagutzen dena.
Duela egun batzuetatik ekainaren 30era arte, kobrantza kanpaina zabalik dago. Garrantzi handiko kanpaina da Legazpiko Udalarentzat eta Legazpiko ia familia guztiei eragiten die
Helbideratutako ordainagiriak ordaintzeko epearen azken egunean zordunduko dira bankuetako kontuan: ekainaren 30ean.
Udalak ordainagiriak helbideratzera animatu nahi du, herritarrentzat erosoagoa dela uste duelako eta ezarritako aldiaren azken egunean ordaintzea abantaila delako (ekainaren 30).