Datorren igandean, maiatzaren 21ean, Klarinete alardea izango dugu Legazpin. 20 musika eskoletako eta musika-erakundetako 200 ikasle elkartuko dira Euskal Herria plazan goizeko 10:00etan.
Entsegu orokorra eta hamaiketakoa egin eta gero, eguerdiko 12:00etan kalejiran irtengo dira erdiguneko kaleetan, eta 12:30ean kontzertua eskainiko dute plazan. Eguraldi txarrarekin, Azokan izango da.
Kontzertua amaitu aurretik, udaleko ordezkariek herriaren oroigarri bat emango diete parte hartuko duten honako musika-erakundeei: Araia eta Agurain (Araba), Irurtzun (Nafarroa) eta Andoain, Aretxabaleta, Azpeitia, Donostiako musika eskola eta kontserbatorioa, Elgoibar, Errenteria, Hondarribia, Hernani, Legazpi, Oñati, Ordizia, Soraluze, Urnieta, Urretxu, Zumaia eta Zumarraga (Gipuzkoa).