pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Hitzaldi- Ilustratua: “Amaiur Libera State komiki-albuma”. Aurkezpena
18
Mai
2023

Hitzaldi- Ilustratua: “Amaiur Libera State komiki-albuma”. Aurkezpena

Hizlari: Asisko Urmeneta

Maiatzaren 23an, asteartea, 19:00etan Kultur Etxeko Areto nagusian

 

«Gu guztiok hilen gara

Belatzekin batera

gaztelu hura defenditzearren»

Johanes Agirre, Etxalarko notarioa, 1522-07-11.

 

Orain dela 500 urte ehun nafartar librek gogor egin diote sei mila gizoneko armada

inperialaren oldarraldiari aste oso batez.

Erdiak hil dira bertan, eta bertze erdiak preso eraman dituzte, 

katez kargaturik.

 

«Jaun Jakue Belatz, zuk eta gure nazioko eta leinuko zaldun jaun horiek guztiek

irabaziko duzue ezein naziok sekula irabazi ez duen ohorerik behinena».

Antso Esa, Erresumako altxorzaina, Baionatik 1522-07-12.

 

Gutun hura da gazteluan sartzeko azkena, biharamunean hasiko baita erasoa. 

Hasiko… edo jarraituko, zeren Amaiurko balentrian itxi baita hamar urteko zikloa.

 

«Gerla hilka, Nafarroakoa:

Independentzia, Bidegabekeriaren aurka,

Herioa, Biziaren aurka,

Leialtasuna, Perfidiaren aurka»

Migel Orreaga, 1923.

 

Album honetan, aztertu ditugu konkista-gerla haren kronologia 

eta okupazioaren makineria 1512tik 1522ra bitarte,

bai eta inbasioaren kontrako erresistentzia epikoa ere,

izen eta deiturekin: Jakue Belatz Medrano, Maria Hozta, Johanes Arremiritz

Bakedao, Johanikot Arberoa…

 

«Populuak bota ditu Espainiako armarriak,

eta [Iruñeko] hiria gelditu da bere buruaren jabe».

Antonio Villalobos, 1521.

 

Dokumentazio ugari aztertu eta destilatu egin dugu, eta orain Herriari eskaini, 

baliagarri izanen zaiolakoan,  bost mende bete diren honetan.

Amaiur, euskaldunon zoru epikoa.

 

Eta guztia Asiskoren marrazkiz lagundurik.

Asisko Urmeneta (Iruñea 1965) ezaguna da besteak beste honako lanen egilea delako: Gartxot, Eusklabo Alaiak, 1620, Nafarroa Beheragaina, y AztiHitza (Euskadi de Literatura Saria Ilustrazioaren atalean)

 

Albiste guztiak