Asteburuan zehar, saila ezberdinetako Gazte mailako V. Aurresku txapelketa nagusiak ospatu dira.
Larunbatean, Legazpiko azokan, D sailaren txanda izan zen; hau da, 2008 eta 2009 urteetan jaiotako gazteen txanda. Bertan parte hartu zuten 14 dantzariek, honako hiru dantza hauek eskaini zituzten: Betronio handia, Aurkez aurke eta Kontrapasa.
Epaimahairen erabakia ezagutu aurretik, Sustraiak dantza taldeko dantzariek ikusleei "Legazpiko ezpata dantza" eskaini zieten.
Hau izan ziren banatutako sariak.
Sari nagusiak:
1 |
Mikel Esnaola |
Lezo |
2 |
Jurgi Errandonea |
Andoain |
3 |
Ihintza Erauskin |
Lezo |
4 |
Amaiur Tejeria |
Zizurkil |
5 |
Garazi Oiarzabal |
Zizurkil |
6 |
Jone Arretxe |
Amasa-Villabona |
Sari nagusi hauetaz gain, beste bi sari berezi banatu ziren:
- Jantzi egokienaren saria: Naia Amorena (Astigarraga).
- Irabazlearen irakasleari saria: Iker Sanz.
Igandean berriz, A eta B sailen txanda izan zen. A saileko dantzariek 2013, 2014 eta 2015 urteetan jaioak dira eta B sailkoek berriz 2010,2011 eta 2012 urteetan.
A sailean 13 dantzari aritu ziren eta guztiek bi dantza aurkeztu zituzten: Ormatxulo eta Agurra; eta B saileko 12 dantzariek berriz, Hondarribi handia eta Segurako Zortziko zaharra.
Sari nagusiak erabakia ezagutu baino lehen Errenteriako Arte eskolako ikasleek bere dantza saioa eskaini zuten.
Hauek izan ziren banatutako sariak
Sari nagusiak (A saila):
1 |
Lur Lacasta |
Lezo |
2 |
Nora Lafuente |
Legazpi |
3 |
Xalbat Maya |
Errenteria |
4 |
Gorane Villa |
Lezo |
5 |
Araitz Mantxola |
Legazpi |
6 |
Amira Zabaleta |
Lezo |
Bestelako sariak (A saila):
- Irabazlearen irakasleari saria: Ane Jaunarena / Nahia Pikabea.
- Sailkatutako lehen errenteriarra: Xalbat Maya.
Sari nagusiak (B saila):
1 |
Danel Castillo |
Pasai Donibane |
2 |
Enara Artola |
Lezo |
3 |
Onditz Esnaola |
Lizartza |
4 |
June Aguado |
Amasa-Villabona |
5 |
Julen Lertxundi |
Asteasu |
6 |
Unax Ansola |
Elgoibar |
Bestelako sariak (B saila):
- Irabazlearen irakasleari saria: Iker Sanz.
Sustraiak Dantza taldeak txapelketa hau aurrera eramateko laguntza eskaini duten Legazpiko Udalari, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie. Esker hauek dantzari, irakasle eta gurasoei ere luzatu nahi dizkiegu.