Gaur Domingo Agirre ikastetxeko, Haztegi ikastolako eta Olazabal institutuko 30 ikasle inguru udaletxera bertaratu dira.
2022-2023 ikasturtean zehar “Energia, bizitzaren motorra” gaia landu ondoren, ateratako ondorioak, hartutako konpromisoak eta gai horri buruzko proposamenak aurkeztu dizkiete alkateari eta Tokiko Garapen Iraunkorreko zinegotziari.
Datorren ikasturteari begira eskuhartze plana diseinatu eta martxan jarriko dute zenbait ekintza gauzatzeko asmoz.