pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kursaal Eskura - Doako autobusa: ORQUESTA DE LOS CAMPOS ELÍSEOS
12
Mai
2023

Kursaal Eskura - Doako autobusa: ORQUESTA DE LOS CAMPOS ELÍSEOS

Ekainak 1, osteguna, 19:30ean. Kursaal Auditorioan

 

Philippe Herreweghe, zuzendaria
Ekainak 1, osteguna, 19:30ean. Kursaal Auditorioan.
Doako autobusean eta ordu gaztean izen emateko azken eguna: Maiatzak 26
 

EGITARAUA:
Mozart: 41. Sinfonia "Jupiter"

Beethoven: 3. Sinfonia "Heroica"


Orkestra frantsesaren eta zuzendari belgikarren arteko azken hiru hamarkadotako elkarketa emankorra arrakastez eta nazioarteko sariz josita dago. Errepertorio klasikoko bi obra gailen aurkeztuko dituzte hemen: Mozarten azken sinfonia eta Beethovenen hirugarren sinfonia apurtzailea, erromantizismo musikalaren hasieratzat jotzen dena.

 

SARRERAK EROSTEKO:

Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera:  https://www.kursaal.eus/eu

Prezioak: 55 / 44 / 35 / 28 / 11 €

 

AUTOBUSEAN TOKIA HARTZEKO:

Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:

Legazpi: 943 737202 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Autobusak honako lekuan egingo du geldialdia:

Legazpi: Saturnino Telleria errotondako autobus-geltokitik (17:45)

 

Ordu Gaztea/Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da Legazpi: 943 737202). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

Izena emateko azken eguna(autobusa/ Ordu Gaztea): maiatzaren 26a.

 

- Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero). 

 

Albiste guztiak