‘Gipuzkoako Urak’ Ur Partzuergoa, 1990ean sortutako erakunde publikoa da. Gipuzkoako udalerri askok sortu zuten, horien artean Legazpik.
Bere egitekoa uraren azpiegituren sare moderno bat eraikitzea izan zen, Europako kanonen arabera eta ingurumena erabat errespetatuz.
Azpiegitura-sare horretan daude honako urtegiak: Aixola, Barrendiola, Urkulu, Lareo, Ibai-Eder, Arriaran eta Ibiur.
Euri-faltak hornidura-arazo batzuk sortzen ditu, baina hori ez da Gipuzkoaren kasua; izan ere, hemen eraikitako azpiegitura-sareari esker eta uraren ziklo integrala aplikatzen duen uraren kudeaketa-eredu bat erabiltzeari esker, ura urtegi batetik bestera eraman daiteke, eta, horrela, ur-hornidura bermatzen da.
‘Gipuzkoako Urak’ partzuergoak Batzar Nagusia egin zuen atzo, maiatzak 4, eta, bertan, Gipuzkoako urtegien egoeraren berri eman zuen.
Urola Garaia eskualdeko 4 udalerriak hornitzen dituen Barrendiolako urtegiari dagokionez, bere edukieraren %98,4an dago. Beraz, aurten euririk egingo ez balu ere, ur-hornidura bermatuta dago 2024ra arte. Baina, horrezaz gain, Goierriko udalerriak hornitzen dituen Arriarango urtegira ura eramateko moduan egongo litzateke.
Albiste horrek lasaitu egiten gaitu, baina hala bada ere, ezin dugu bizitzarako funtsezko ondasuna den ura xahutu.
Esteka honetan, txosten osoa ikus daiteke: