Eusko Jaurlaritzak iazko azaroan jakinarazi zuen 2023-2024 ikasturtetik aurrera doakoa izango dela Haurreskolak Partzuergoaren zerbitzua. Horregatik, irailetik aurrera zerbitzua doakoa izango da herriko bi haur-eskoletan, San Juan eta Itxaropen zentroetan.
2022an eta 2023an jaiotako haurren gurasoek edo tutoretzaz arduratzen diren pertsonek San Juan edo Itxaropen haur-eskoletan plaza eska dezakete maiatzaren 16ra arte, datorren irailean hasteko. Eskaerak online edo aurrez aurre egin daitezke. Ikasturtean zehar hastea aurreikusten badute, hilabete bakoitzeko 1etik 10era bitartean eskatu beharko dute, hurrengo hileko lehen lanegunean hasteko.
Haur-eskolen helburu nagusia familiei hezkuntza- eta laguntza-zerbitzua ematea da. Haur-eskolek 0 eta 2 urte bitarteko haurren zaintza integrala eta hezkuntza hartzen dituzte kontuan, haurren gaitasun fisikoak, afektiboak, sozialak eta intelektualak behar bezala garatzen laguntzeko.
2023-2024 ikasturteko informazio-orrian ezarritako onarpen-irizpideen arabera, baja emango zaie, eta ezingo dute berriz izena eman hurrengo hiru hilabeteetan, bi hilabetez bertaratzearen % 80ra iristen ez diren haurrei. Halaber, ofizioz baja emango zaie, eta ikasturtean zehar ezin izango da berriz izena eman, justifikatu gabe, 10 lanegun jarraian haur-eskolara joaten ez direnei.
Informazio gehiago www.haurreskolak.eus Informazio orokorra / Familiak atalean.
Haur-eskola bakoitzaren funtzionamendua ezagutzeko edo edozein zalantza argitzeko, familiak zuzenean haur-eskolekin jar daitezke harremanetan, e-postaz edo telefonoz, 9:00etatik 14:00etara.
San Juan Haurreskola San Juan auzoa, 17 Tel.: 943 73 04 34 E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. |
Itxaropen Haurreskola Itxaropen auzoa, 15-16 Tel.: 943 73 37 78 E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. |