Herriko jaiak amaitu ondoren, maiatzaren 8ko astean hasiko dira lorezaintza-lanak, Plazaola kaleko berdeguneak berritzeko.
Haur-parkearen eta euskaltegiaren artean dauden lau espazioak egoera txarrean daude; belarrik gabeko guneak dira eta zuhaixkak eta zuhaitzak hazi egin dira eta espazio gehiago behar dute ohiko garapenerako.
Horregatik, maiatzaren 8ko astean honako lan hauek hasiko dira:
- zuhaixkak eta arbustu-zuhaitz bat kenduko dira. Zuhaitz hori moztu egingo da, ondoan dauden zedroa eta bi ezki behar bezala haz daitezen.
- bi parterre berri landatuko dira eta soropila ereingo da hondatuta dagoen tokietan.
Lanak “Gureak Berdea SLU” enpresak egingo ditu, 4.847,64 eurotan, BEZa barne.