Bi saiotan jokatuko da Txapelketa Nagusia, eta Legazpikoa izango da lehen saioa.
Maiatzaren 13an, goizeko 11:00etan, Legazpiko Azokan,
D sailaren txanda izango da (2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak). Aurten sail honetan ez da legazpiarrik aritu.
14 dantzari arituko dira Legazpiko saioan, eta 3 dantza egin beharko dituzte:
Betronio handia, Desafioa edo Aurkez Aurkez eta Kontrapasa.
Gainera sariak banatu aurretik Sustraiak Dantza Taldeko gaztetxoek Legazpiko Ezpata Dantza interpretatuko dute.
Maiatzaren 14ean, goizeko 11.00etan, Errenteriako Niessen Kultur gunean,
A sailean (2013, 2014 eta 2015 urteetan jaiotakoak) eta B sailean (2010,
2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak) sailkatuak arituko dira.
Han arituko dira Legazpiko Sustraiak Dantza taldeko
Araitz Mantxola eta Nora Lafuente A Sailean, eta
Jon Alberdi, María Sánchez eta Nora Escudero -B sailean.
A saileko dantzariek Ormatxulo eta Agurra dantzatu beharko dituzte eta
B sailekoek Hondarribia Handia eta Zortzikoa.