pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

UZTALAI udaleku irekiak
08
Mai
2023

UZTALAI udaleku irekiak

Gaur, maiatzaren 8an, ireki da haurrak UZTALAI udaleku irekietan matrikulatzeko epea

 

Herriko jaiak igarota, ate joka ditugu uda eta udako oporrak. Ohi bezala, Legazpiko Udaleko Euskara Zerbitzuak “Uztalai” udaleku irekiak eskainiko ditu HH-2 eta LH-4 maila bitarteko haurrentzat.

 

Haurrak matrikulatzeko epea: maiatzaren 8tik 21era.

 

Informazio guztia “Uztalai” udaleku irekien webgunean:

https://udalekuak.legazpi.eus

Udalekuen ezaugarri nagusiak:

 

- HH-2 eta HH-3ko haurrak geletan; hasiera batean HH-2ko taldeak Laubideko hexagonoan eta HH-3koak Haztegi ikastolako eraikin nagusian (Latxartegi parkea) baina, osatuko den talde-kopuruaren arabera, azken orduko aldaketak egon daitezke.

- HH-4tik LH-4ra, aire librean; zenbat talde-kopuru osatuko diren dakigunean erabakiko ditugu herriko zein gunetan elkartuko den talde bakoitza eta familiari jakinaraziko zaio.

- Ordutegia: 9:30etik 12:30era

- Matrikula: seme-alaba bakarra, 70,00 €; bigarrena, 44,80 € eta hirugarrenetik aurrera doan.

- Izena emateko beheko loturan dagoen formularioa bete beharko da eta horretarako helbide elektroniko bat izan behar duzu. Ez baduzu helbide elektronikorik, HAZen egin beharko duzu. Online izena emango duten haurren gurasoek mezu elektroniko bat jasoko dute ondoren, izenemate eta baldintzen onartze orriarekin. Hori inprimatu, sinatu eta HAZen entregatu beharko dute maiatzaren 26rako (egun hori barne). Agiri hori sinatzen ez duten gurasoen haurrek ezin izango dute Uztalai udalekuetan parte hartu.

 

Erantsitako agiriak:

 

Albiste guztiak