Ohi bezala, Santikutz jaiak pasa eta gero, Legazpiko udaleko zerbitzu ezberdinek udan eskainiko dituzten ikastaroen berri ematen dute eta, horrekin batera, izena emateko epea irekitzen dute.
Maiatzaren 8an irekiko da Uztalai, udaleku irekietan izena emateko epea. Maiatzaren 15ean, marrazketa ikastarorako izen-ematea irekiko da; ekainaren 1ean, udako kirol jardueretakoa eta ekainaren 5ean, argazkigintzako ikastarorako.
Azken urteotan egin den moduan, eskaintza osoa biltzen duen liburuxka argitaratu du udalak. Familiek ikastetxeen bidez jasoko dute horren berri. Kiroldegian, udaletxean eta kultur etxean ere eskuragarri egongo da.