Hilabete honetan 192 erantzun jaso ditugu, horietako batzuk errepikatuta; beraz, 171 erantzun baliodunak izan dira, guztiak erantzun zuzenarekin.
Javier González de Langarika izan da irabazlea eta 50 euroko erosketa-bonua eramango du, Legazpiko saltokietan erabiltzeko. Haren ordez, Ane alabak jaso du saria.
Maiatzeko egutegiaren orrialdean esaldi bat dago osatzeko. Hau da esaldia:
Dagoenean bon-bon
ez dagoenean
e_ _ _
Osatu esaldia eta 50 €-ko erosketa-bonu baten zozketan parte hartuko duzu.
Zorte on!