pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Apirileko asmakizunaren erantzuna: Karakola
04
Mai
2023

Apirileko asmakizunaren erantzuna: Karakola

Aurten esaera zaharrei eman diegu lekua urteko egutegian lehiaketarako, esaera zaharrak ezagutzera emateko eta erabilera sustatzeko

 

Egutegiko apirileko orrian begi-bistan izan ditugu egunero-egunero karakola eta barea. Biak lotzen dituen esaera oso ezaguna dugu Euskal Herrian: A ze parea, karakola eta barea. Horixe zen hilabete honetan osatu beharreko esamoldea. Karakola falta zuen bareak, parea osatzeko.

 

Apirila hilabete euritsua izaten da Euskal Herrian. Eta nonahi ikusten ditugu bai bata eta bai bestea. Biek ala biek garai honetan beharrezkoa izaten dute giro hezea elikatzeko eta ugaltzeko, izan ere, zulo txikiak egin behar izaten dituzte lurrean arrautzak bertan gordetzeko eta askoz errazago egiten dute hori lur hezetan, jakina.

 

Karakola eta barea bezalaxe irudikatzen ditugu sarritan elkarren ondoan honetan eta hartan ibiltzen diren bikoteak, eta halaxe adierazten dugu esaera zaharra erabiliz: A ze parea… 

 

Batzuetan kritiko, baina askotan umoretsu, esamolde honek irribarretxoa ere eragiten du zenbaitetan, bikotea gogora ekarri orduko.

 

Asier Iriondo bertsolariak azkar lotu du esamoldea sarritan elkarrekin hartan eta honetan ibilitako bi lagunekin.  Hain zuzen ere, martxoan ezustean joandako bi herritarrekin:

 

Esaeraren atzean dauden

horrenbeste oroitzapen...

Iñurri eta Andonirentzat

ez ote dugun esaten.

Saiatu ziren, lortu ere bai,

nahiz zaila eman dezakeen

parea eta paregabeak

biak batera izaten.

 

Bertsoari lotutako azalpenari dagokionez, oraingoan Neurri Handia zer den azaldu digu Asier Iriondok. 10/8 silabako puntuz osatzen dira bertsoak Neurri Handian eta egitura hori errepikatu egiten da bertso osoan. Plazan gehien erabiltzen diren Neurri Handiko bertsoak Hamarrekoa eta Zortzikoa izaten dira, nahiz eta beste batzuk ere badiren. Horrenbestez, Hamarreko Handiak 10/8 silabaz osatutako 5 puntu ditu. Zortziko Handiak, berriz, 10/8 silabaz osatutako 4 puntu besterik ez.

 

Iriondok abestutako  bertsoa Zortziko Handia da, 10/8 silabaz osatutako lau puntu dituelako

 

Ondorengo estekan, Asierrekosatu duen bertsoa entzun dezakezue:

Albiste guztiak