pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ez dok ero desentxufatua, Mikel Martinez eta Patxo Telleriarekin
04
Mai
2023

Ez dok ero desentxufatua, Mikel Martinez eta Patxo Telleriarekin

Maiatzaren 12an, ostirala, 20:00etan Latxartegi Aretoan

 

Jaiak pasatuta ere, kultur ekimenek aurrera jarraituko dute eta maiatzaren 12an izango dugu lehen hitzordua, antzerki emanaldi bat oraingoan.

 

Tartean teatroaren eskutik iritsiko zaigu datorren maiatzaren 12an Ez dok ero desentxufatuta antzezlana Latxartegi Aretora.

 

Euskal Herriko antzoki ia guztiak zoramenez, ainaldiz, arinduraz, aztormenaz, durduzaruraz, elkarnioz, erauzimenduz, haizekeriaz, harrikadaz, nahasmenez eta ganoragabekeriaz blai utzi ondoren, antzoki txikiak, kultur aretoak edota disziplina anitzeko saloietara joan nahi dugu gure erotasuna barreiatzera.

 

SINOPSIA

“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da.

Haien formula komikoa gastatuta zegoen, eta belaunaldi

berriek haien tokia okupatu dute.

 

Pantxok amore eman du. Mikelek ez. Antzerkiaren pozoia

sakon errotuta dago bere zainetan.

Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.

 

Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa,

Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta

Euskalerrian barna joateko, herriz herri antzeztera,

“Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin.

 

Antzezleak: Mikel Martinez eta Patxo Telleria

 

Sarrerak aurrez jarriko dira salgai Kultur Etxeko Harreran, maiatzaren 4an, eta bertan eskuratu ahal izango dira maiatzaren 11ra arte, astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 16:00-20:30etara.

 

Maiatzaren 12an, sarrerak aretoko leihatilan jarriko dira salgai ohi bezala, 19:00etan.

 

Sarreren prezioa: 10€tan arruntak eta 5€tan 18 urtez beherakoentzat edo Gazte Txartela dutenentzat.

 

Albiste guztiak