pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Maiatzak 3: Santikutz eguna
02
Mai
2023

Maiatzak 3: Santikutz eguna

OLARIA saria emateko ekitaldia eta Legazpiko Ezpata-dantza Euskal Herria plazan

 

Maiatzaren 3an Santikutz eguna ospatzen dugu Legazpin, gure jaietako egun nagusia izanik.

 

Goizeko 9etan hasiko da Goiz Deia Txistulari taldearen kalejira eta Iruñeko Ezpelur Gaitero taldearen goiz deiarekin herriko erdigunean.

 

Ondoren Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesioa, eliza atarian, txistulari eta ezpata-dantzariz lagundurik eta meza nagusia Jasokunde Amaren Eliza Nagusian Santikutz abesbatzak kantatua.

 

12:00etan 2023ko OLARIA saridunen, Udal Korporazioaren eta Bake-Epailearen irteera, Udaletxetik Euskal Herria plazara, ohorezko arkupean eta, eta Legazpiko Ezpata-dantza ekitaldia, Sustraiak Dantza taldearen eskutik. Ondoren Ohiko Soka dantza, Zinta dantza eta Larrain dantza herrikoia izango da

Albiste guztiak