pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Maiatzak 2: herri-danborrada
01
Mai
2023

Maiatzak 2: herri-danborrada

Gaueko 11etan hasiko da eta 16 konpainiak hartuko dute parte

 

16 konpainia izango dira aurten, Legazpi Musika Bandarekin batera herriko kaleak zeharkatuko dituztenak maiatzaren 2an, gaueko 11:00etatik aurrera.

 

Aurten danbor-konpainia berria izango dugu: HEGIALDE. Gainera, jendearen erantzun bikainari esker konpainia batzuk bigarren taldea osatu dute, honako hauek:

                LA SALLE, danbor eta upelekin, iaz bezala.

                LEKANAZPI elkarteak aurten danborrak ere aterako ditu, upelekin batera.

                GAZTETXEAk aurten upelak ere aterako ditu, danborrekin batera.

                SUKALDARIAK,  2 talde osatu dira, biak upelekin.             

 

Guztira, beraz, 16 konpainia aterako dira bi taldetan banatuta:

  • 8 danbor-konpainia, 213 kidez osatua eta
  • 8 upel-konpainia, 207 kidez osatua.

 

Horiez gain, honako hauek ere herri-danborran hartuko dute parte:

  • LEGAZPI MUSIKA BANDA, bitan banatuta ibilbidean zehar. Zuzendari-lanetan: Jesus Castillejo eta Edurne Zabalo.
  • Konpainietako 15 zuzendari
  • Ormazarreta zaditegiko 8 zaldun
  • Ipiñarrietakoek idiekin
  • Andoni Gutierrez astoarekin
  • Olagizonak, gastadoreak eta kalea garbi utziko diguten 4 neska (aurten figura berria, zaldien eta astoaren gorotzak jasoko dituzte)

 

....denera, 520 pertsonak baino gehiagok hartuko dute parte.

 

Gaueko 12:00etan, konpainia guztiak plazara iritsiko dira, 15 zuzendariren gidaritzapean, eta Legazpiko ereserkiaren doinua joz, herriko bandera eta ikurrina jarriko dituzte udaletxeko balkoian.

Albiste guztiak