Ormazarreta Zalditegiko kideen pregoi irakurketa eta txupinazoarekin hasiko dira aurtengo Santikutz jaiak. Plazan izango dira LEK konpartsako Erraldoi eta Buruhandiak eta Elutxak txaranga eta Hernaniko Xirolarru taldea ere, txupinazoaren ondoren ekitalditxoa eskaini plazan eta erdiguneko kaleetan ohiko ibilbidea egiteko. Eta eguna amaitzeko NEOMAK taldearen kontzertua izango dugu.
Neomak musika taldea 2019 sortu zuten folk taldea da, pandero eta perkusiotik abiatu eta abangoardiara jotzen duena, bai estetikoki eta baita musika aldetik ere. Trikitilari txapelketatan bikoteka aritu ondoren Kepa Junkeraren Sorginak pandero-jole taldearen inguruan bildu ziren 2014an. Munduan zehar birak egin zituzten trikitilari bizkaitarrarekin; Washington, Krakovia, Danimarka, Alemania, Frantzia, Portugal, Maroko... Junkerak 2018an ezbeharra izan zuenean proiektua bertan behera gelditu zen eta zazpi trikitilarik Neomak taldea eratu zuten. 2022koa dute beren azken diskoa.
Eta horrela, ia etenik gabe jarraituko dute jaiek maiatzaren 3ra arte.
Ondo pasa, gozatu eta parte hartu.