Legazpiko Arkatza Elkarteak ondorengo oinarri hauen arabera maiatzaren 6rako herri mailako XX. marrazki lehiaketarako deia egiten du.
1. PARTAIDEAK
Hiru maila bereziko dira:
A/ Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila.
B/ Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila.
D/ Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila.
2. GAIA
A eta B mailakoak: irudimenezko gai libre bati buruz egingo dute marrazkia. Gainerakoei gaia ezarri egingo zaie lehiaketa hasteko unean.
3. ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK
Lapitza, margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira. Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak.
Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileak banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik.
Debekatuta dago erregela erabiltzea.
4. EPAIMAHAIA
Elkarte antolatzaileak izendaturiko partaideek osatuko dute.
5. SARIAK
Hiruna sari sorta banatuko dira. Sari banaketa maiatzaren 11ean, 19:00etan egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian. Aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira Kultur Etxean, maiatzaren 12tik 19ra.
6. LEKUA EGUNA ETA ORDUA
Lehiaketa maiatzaren 6an izango da eta goizeko 10:00etan hasiko da Kultur Etxean.Parte hartzaileek lanak egun bereko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte toki berean.
7. OHARRAK
Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da.
Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak.