pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2023ko hauteskundeak: mahaiko kideen zozketa publikoa
22
Api
2023

2023ko hauteskundeak: mahaiko kideen zozketa publikoa

Apirilaren 25ean egingo da, asteartean, 9:00etan, udaletxeko Batzar Aretoan

 

Hauteskunde-mahaiak eratzea udalei dagokie, eskualdeko hauteskunde-batzordeen ikuskaritzapean.

 

Mahai bakoitzeko lehendakaria eta mahaikideak zozketa publiko bidez izendatuko dira, kasuan kasuko mahaiko hautesle-zerrendan dauden guztien artetik, irakurtzen eta idazten jakin eta 70 urtetik beherakoak badira. Dena den, 65 urtetik aurrera uko egin ahal izango dute zazpi eguneko epean.

 

Lehendakariak Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua izan beharko du, edo, subsidiarioki, Eskola Graduatuaren titulua edo baliokidea.

 

Prozedura bera erabiliz, mahaiko kide bakoitzeko bi ordezko izendatuko dira.

 

Herriko jaiak direla-eta, mahaien zozketa aurreratzeko eskatu dio Udalak Bergarako eskualdeko Hauteskunde Batzordeari. Zozketa apirilaren 25ean egingo da, asteartean, goizeko 9:00etan, Udaletxeko Batzar Aretoan.

Albiste guztiak