Uraren ziklo integralaren xedea da ura giza ingurunera eramatea, ur hori erabili eta araztu ondoren, ibaira edo itsasora itzultzeko, inolako kutsadurarik gabe, jaso zen bezala.
Jasotako txostenean, beste informazio batzuen artean, 2022an hornidura- eta saneamendu-sarean egindako hobekuntza-obrak jasotzen dira. Honakoak izan dira egindako obrak eta dagozkien zenbatekoak:
- Makatza baserriko hargunea berritzea eta hodi orokorrean giltza orokorra jartzea: 1.089,04 €.
- Euri-uren sarea eta saneamendu-hodia bereiztea Santikutz 30ean: 5.383,41 €.
- Botikatik gora, Itxaropen auzora doazen eskaileretako hondakin-uren hodia berritzea: 17.689,86 €.
- San Ignazio 43ko kutxatila eta saneamendu-hodia berritzea: 4.280,05 €.
- Hodi orokorra berritzea Brinkolan: 91.820,51 €.
- Elbarrena auzoko presio-erreduktorea berritzea: 1.128,45 €.
- Presio murrizteko gailuen eta ponpaketen sentsorizazioa: 3.362,80 €.
- Ur-biltegiko emari-neurgailu sektorialen kableak aldatzea: 3.556,49 €.
Egindako hobekuntza-obren guztizko zenbatekoa 128.310.61 €-koa da.