Aurrekontua kudeatzeko zikloak hiru fase ditu: (1) onarpen-fasea, ekitaldi bakoitzaren amaieran eta Osoko Bilkuran egiten dena, (2) gauzatze-fasea, non onartutako aurrekontuan aurreikusitako gastuak gauzatzen diren eta (3) likidazio-fasea eta kontuak ematea, hurrengo urteko lehen hiru hilabeteetan egiten dena.
Bukatu berri da 2023ko lehen hiruhilekoa, eta beraz, 2022ko aurrekontuaren likidazioa egiteko eta kontuak emateko aurrekontu-zikloan gaude.
2022ko aurrekontua 11.306.961,00 €-rekin onetsi zen hasieran. Ondoren, aurrekontu horrek hainbat aldaketa izan zituen, eta 15.830.316,56 €-ra iritsi zen.
Aurrekontuaren likidaziotik 4.211.112,28 euroko gerakin positiboa ondorioztatzen da, 2023rako onartutako aurrekontua handitzeko balioko duena. Izan ere, 2.914.785,55 €sartu dira eta dagoeneko gauzatzen ari dira.
Gainerakoa, Alkatetzak edo Udalbatzak, beren eskumenen arabera, beharrezkotzat jotzen duten neurrian sartuko da.
Esteka honetan, 2022. urteko aurrekontuaren likidazioaren espediente osoa ikus daiteke. Bertan, udal-programetan egindako sarrerei eta gastuei buruzko informazio zehatza jasotzen da.